<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-06-06

Aurrera begira

Aurrekoan bidegabekeria izugarri batetaz aritu nintzen, eta gaur langa zabaldu da beste bidegabekeria izugarri batzuk gerta daitezen.

Irakurketa politikoak egin daitezke, nahi adina, eta baloratu, ETAren jarduna noraino dan egoera honen ondorio, ala jatorri. Baloratu zenbat bidegabekeria gertatzen diren gurean 30 urteren ondoren oraindik berdin ibil gaitezen …

Nere ikuspegia da, indarraren estrategiaren bidez, dala ETArena, dala estatuarena, nahi diren helburuak lor daitezkeela beharbada, baina ez direla sekula errenta. Epe motzean beharbada. Epe luzera, inola ere ez.

Nere ikuspegia da, aurrera egingo badegu, ikuspegi etikoak baino ez duela balio.

Nere alkartasuna, alde batean zein bestean, sufritzea tokatu behar zaienei. Gaur sufritzen hasi direnei.


____


Eta orain, zer gertatu leike?

Lehenago gertatu direnak ikusiz, hona aukera batzuk:

- EAE-ANV ilegalizatu egingo dute? Antzuolan, Legazpin, Urretxun alkatetzarik ez…
- PP, PSOEko zinegotzi askok, ANVko batzuk beharbada (legez kanpo uzten ez badituzte), beren karguari uko egingo diote .
- Enfrentamentuak herritarren artean… Tentsioa…

Gauza onik ez.

Su-etena indarrean egonda ere, egoera politikoak asko baldintzatzen du Udalaren funtzionamentua: partiduen goi mailako interes orokorrak, zerrendak osatzen arazoak…

Su-etenik gabe, zer esanik ez. Egoera politiko orokorrak zeharo aldrebes dezake Udal funtzionamentua.

Iruditzen zait garrantzitsua dala ahalik eta normalen ibiltzea hemendik aurrera. Etsipenak jota ibiltzea baino, aurrera egitea.

Printzipioz behintzat, ni horretan saiatuko naiz.

____

0 Comments:

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home