<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-05-02

XXI mendeko arkitektura

derecha



Arquitectónicamente es una rica iglesia, de piedra de sillería en los ángulos y de mampostería en los paños, de estilo gótico-vasco, con planta de salón y tres naves de igual altura, cubiertas con bóvedas de crucería que apoyan en columnas de fuste cilíndrico y capiteles dóricos con ovas en el equino...

... Y 4 armarios anti-palomas de red del sigo XXI"




Gauza askok harritzen naute gure herrian, eta gaur dakarkizuedan honek, harritu bakarrik ez, parregurea ere eragiten dit.

Parrokian, usoek kalteak eragiten zituztela eta, zer irtenbide aurkituko eta, burnizko sareak ipintzea; lau burnizko armairu, kanpaindorrea zeharo, baina zeharo itsusitzen dutenak.

“Arkitekturari dagokionean oso eliza aberatsa da, Euskal gotikoa, altuera berdineko hiru nabez; gurutzeria-gangak, fuste biribila, zaldi-obazko kapitel dorikoak…

Eta burniz egindako lau armairu-sare uso-uxatzaileak, XXI. mendekoak”

Herri xelebrea gera gero.

____


Diario Vascon, armairu hauek ipini zireneko kronikan ere, badago zer aprobetxatua:

“Asimismo, las redes se instalan por seguridad para «que no caiga a la calle el badajo de las campanas, en caso de que se suelte.”

Jakina ba! Seguru Zumarraga eredu izango dutela, Euskal-herriko gainerantzeko parrokiek. Herri aitzindaria gera.

____





Etiquetas: ,

3 Comments:

At 5/02/2007 11:31 a. m., Anonymous Anónimo said...

Badakit ez dala alternatiba bakarra izango usoak uxatzeko, baina neurriren bat hartu beharra omen zegoen eliz arduradun batek esan zidanez, eta alternatiba gehiago egon diren harren, ez pentsa horren errexa denik beste zerbait pentsatzea. Ala ere jakizu ez garela aintzindariak gai honetan, fijatzen bazara herri askotan baitago neurri hau hartua, adibide gisa bat esate harren, nahiz eta ez den bakarra, Bergarako San Pedro parrokia.

 
At 5/02/2007 11:41 a. m., Anonymous Anónimo said...

Garbi dago alternatiba posible bat dela, baina ez XXImendeari dagokiona, "para evitar escapar el badajo" diozunean, garbi dago kanpaiak berritu edo konpondu beharko direla hau gertatu ez dadin, baina gezurra dirudien ekintza hori Zumarragako parrokian pasatu da Izaskun dagoen plazatxo horretara behi ihes egin zuen bertan bizi nahiz eta ikusteko aukera izan nuen, ez ihes egiten baina bai behin ihes egindakoan lurrean. Gezurra dirudien harren pasatzen diren arriskuak dira.

 
At 5/03/2007 12:24 a. m., Blogger Patxi said...

Lasaitzen naiz pixkabat bakarrak ez gerala jakitean...

Nere ustez, halako irtenbide bat oso harrigarria da. Ez dezu aurkituko halakorik Donostiako Santa Maria edo Buen Pastor katedraletan adibidez. Soluzioak zailak izango dira beharbada, baina hau, neri behintzat, aberrazio bat iruditzen zait. (aberrazio parregarria, hori bai)

Hauek seguru badakitela zerbait guzti honi buruz, irtenbide disimulatuagoren bat.

Kanpaien mingainari buruz... Elizaren ardura da jakina, arriskutsuak izan daitezkeen elementuen kontserbazioa. Mingainak ihes egiten badu, ez da izango seguruasko kanpaiaren erruz, kanpaia zaindu behar duenaren erruz baizik.

Eta behin baino gehiagotan gertatu bada...

 

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home