<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-05-26

Inma Albisua



EAE-ANVren zerrendaburu bera zala jakin nuenean, sorpresa haundia hartu nuen, ez nuelako inoiz politikan murgilduta ikusi.

Bistan da, gaur egungo egoera politikoa ikusita, oso zaila daukala alkate izatea. Aukera bera ere, ukatu egin behar diote, beraz…

Bere politikan hasteko erabakiak ezin du beste jatorririk izan hau baino: gaizki ikusten dituen gauzak konpondu nahia, gizartea hobetu nahia…

Politikariekin orokorrean, beti daukazu zalantza. Ez nik esaten dedalako, beraiek esaten duten gauza bat da. Ez dakizu noraino dan gora egin nahia, noraino anbizioa, noraino mesedeak eskuratu nahia…

Zintzotasuna. Denek aldarrikatzen dutena baino gutxirengan garbi ikusten dezun dohaia.

Nik txikitatik ezagutzen det Inma, nere ondo-ondoan bizi da eta, zintzotasunez ari dala, hori ziurtatzen det goitik behera.

Gaitasunari buruz, zer esan? Eskarmentua behar du alkate izan nahi duen batek? Ba nik ezetz uste det, nahikoa dala gauzak ondo egiteko borondate hutsa. Agintari baino, gestore izan. Teknikoak baztertu baino, hauei konfidantza eman. Goitik datorrenari kasu egin baino, jakinmina eta interesa izan…

Gaur egungo sistema politikoa, ezagutu degun onena da, baina ez du esan nahi txarra ez danik. Lau urterako txekeak burugabekeria dira. Herritarren parte-hartzea hutsaren hurrena da. Funtzionamentua, kaxkarra. Ajez beteta dago Udal politika…

Neri ez dit botoa emateko gogo haundirik ematen. Alderdien izaerarekin ez nator inundik ere bat. Izan dezakedan ilusio bakarra, hau dana aldatzeko asmoa duen jendearekin – pertsonekin - bat egitea. Zintzotasunaz ari dala seguro badakidanari babesa ematea.

___

Etiquetas:

2 Comments:

At 5/27/2007 7:46 p. m., Anonymous Iñaki Ortiz said...

Ados nago zurekin: herritarren partizipazioa bultzatu behar da. Eta ez da erraza izango. Baina alderdien sistema eta lau urtean behin bozkatzearena gainditu behar dira. Edo gutxienez partizipazio zuzeneko beste tresnekin osatu.

 
At 5/28/2007 12:20 a. m., Blogger Patxi said...

Ongietorria Iñaki.

Bat gatoz bai.

Hala ere, ez dala erreza izango diozu. Ni erabat baikorra naiz ordea.

Internet egongelako telebistan txertatzen danean, iraultza berri bat ezagutuko degu parte-hartzearen arloan, nik hala uste det behintzat.

 

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home