<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-04-28

Zumarragan zenbat zumar?

derecha



Cada vez hay menos olmos en Zumarraga, debido a la grafosis, una enfermedad que ataca a este árbol en todo el mundo. Sin embargo hay sitio para la esperanza: según parece han conseguido una variedad de olmo resistente al hongo que origina la enfermedad, de nombre "Resista".



Asko behar lukete, logikaz, baina gutxi dira. Grafiosia izeneko gaitzaren erruz. Azken urte hauetan dexente kendu behar izan dira Zumarragako kaleetatik, hauen hostoen izerdiak nahikoa endredu sortuta.

Batere zumarrik gabe geratuko ote gera beraz Zumarragan, grafiosiaren erruz?

Badirudi ezetz. Sareko Argian aurkitu dedan artikulu baten arabera, gaitza ez omen da Kanariar irletara iritsi, eta bertan bildu eta zaintzen ari omen dira galtzeko zorian dauden zumar espezie eta barietateak.

Artikuluak dioen bezela, Zumarragako herriak badu zeinekin anaikidetu!

...

Gaitzarekiko erresistentzia duten barietateak sortzen saiatu dira, eta ezagunena, "Resista" izenekoa.

Bilatzailea martxan jarri eta, nun salduko Resista izeneko zumarrak? Gertu gero!




Etiquetas: ,

2 Comments:

At 4/30/2007 2:41 p. m., Anonymous Anónimo said...

Kaixo Patxi, lehenik eta behin zorionak martxan jarri dezun web-orrialde honegatik. Gezurra dirudien harren, Zumarren kontua aspalditik buruan nuen gauza zen, nolatan ez zituzten Zumarrak sartuko gaur egunZuhaitz egunetan bertako zuhaitzak sartzen omen dira baina zerrendetan Zumarragaren kasuan skula ere ez nuen Zumarrik aurkitzen. Behin udal teknikari bati galdetu nion zergatik ez zituzten jartzen eta esan zidanez, lehen ere ba homen daude nahikoa eta gehiegi, gehiegi esan zuen oso azkar gaixotzen baitira. Nun zeuden galdetu nion eta erantzun zidan Eitzatik Antioko kruzera doan pasealeku horatkoak homen dira Zumarrak, baita Elizkalen daudenak ere beste batzuen artean aipatzearren.
Ba al dakizu kuriosidade gisa gauza bat? Berritu berri duten Areizaga enparantzan sartu berri dituzten zuhaitzen artean, konkretuki Aitube tabernaren aurrekoak Zumarrak dira nahiz eta Urretxun sartu dituzten, Zumarratorroi ogi etorria egiteko ote da Urretxura sartzerakoan? Batek daki... baina gezurra badirudi ere egia da.

 
At 5/01/2007 9:55 a. m., Blogger Patxi said...

Eskerrikasko lehendabizi. Ea aurrerantzean maila emateko gai naizen.

Halaxe da, gero eta gutxiago daude. Ea hemendik aurrera, espezie gogorragoak sortu ahala, atzera sartzeko erabakia hartzen duten. Izena eta izana bat egin.

Aipatzen dezun azken puntu horri buruz, polita litzateke hala balitz, baina hemen beste lagun batek aipatu zuen bezela...

"... baina hala ere farolaz gain Kalebarren-Areizaga enparantza, pirulotik aurrera bereziki, barrera fisiko handiak jarri dituzte bi herriak bereizteko, lehen zegoen plaza bateratu badirudi orain ez dala horren bateratua. Pirulotik aurrera Magnolioak jarri dituzten lorontzi erraldoi horiek garbi bereizten baitute Zumarraga eta Urretxuren arteko muga."

Urretxun urritzak ere jartzea ez legoke gaizki. Hortik ote datorkio izena? Urritz asko zegoelako?

 

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home