<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-04-17

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren erantzuna

derecha



(Para ver la solicitud que le formulamos, haz click aquí.)


____


Respuesta del lehendakari, Juan Jose Ibarretxe:


Hoy a las dos de la tarde, hemos recibido una llamada de una de sus secretarias, de nombre Gema. Nos ha manifestado, muy sorprendida, que el Lehendakari no sabe nada sobre este asunto, que no ha oído nunca nada sobre el mismo, y que el Lehendakari de ninguna manera intervendría en un asunto de esta naturaleza, porque sería una falta de respeto a la autonomía municipal.


____


“No se van a parar las obras porque hay informes del Lehendakari…”


No coincide lo que dice el alcalde con lo manifestado por el Lehendakari. El primero nos dice en privado que ha intervenido el lehendakari, y que por eso no se paran las obras. El Lehendakari a su vez nos confirma que no sabe nada sobre este asunto.

Las obras siguen adelante. A 15 días de finalizar el periodo para presentar alegaciones, éstas presentan este aspecto:



Hemos pedido la intervención del Ararteko. Hoy mismo nos han sugerido que solicitemos al Ayuntamiento que se paren las obras hasta que se cumplan los tramites que exige el procedimiento. Ya nos hemos dirigido al Ayuntamiento en dos ocasiones con ese propósito, sin ningún resultado.


Haz click aquí para ver la solicitud.




Gaur arratsaldeko ordubietan deitu dit bere idazkarietako batek, Gema izenekoa. Esan dit, oso harrituta, lehendakariak ez dakiela ezertxo ere gai honi buruz, ez duela ezer entzun gai honi buruz sekula. Lehendakariak ezingo lukeela inola ere parte hartu horrelako gai batean, Udal autonomiari errespetu falta haundia izango litzatekeelako.


____


“No se van a parar las obras porque hay informes del lehendakari…”


Ez dator bat lehendakariak esaten duena, alkateak esaten duenarekin. Batak adierazten digu pribatuan, lehendakariak parte hartu duela, eta horregatik ezin direla obrak gelditu; lehendakariak bere aldetik dio ez dakiela ezertxo ere gai honi buruz.


____



Bitartean obrak aurrera doaz. Alegazioak aurkezteko epea betetzeko oraindik 15 egun falta direnean, honela daude obrak:



Arartekoaren bitartekaritza eskatu degu. Bertatik adierazi digute gaur arratsaldean bertan, eskari bat bidaltzeko Udalari obrak gera ditzan, tramite guztiak bete bitartean. Bi aldiz jo degu Udaletxera helburu horrekin, baina gure eskariak ez du erantzunik izan.

Lehenengo eskaria ikusteko klikatu hemen eta bigarrena ikusteko hemen


____

Etiquetas: , , ,

6 Comments:

At 4/18/2007 10:52 a. m., Anonymous Anónimo said...

Aupa PATXI egunon;
Lehenik eta behin zorionak martxan jarri berri duzun orrialde honegatik.
Gai honi buruz informazioa jartzen joan zaren einean irakurtzen joan naiz, udal biltzarra ere bere osotasunean ikusi det eta berriro ere Arbuluren joku zikinaren berri izan dut. Zuk diozunaren arabera astensorea barrutik jartzea badago beraz hori horrela izanda gertatzen ari dena lotsagarria da.
Baina beste behin herritarrok izugarrizko pasibitatez jokatzen degu gai hauen aurrean, askok ere ez dute ezer jakingo obratan ari direla bai baina hortik aurrera ezertxo ere ez.
Proposamen bat egin nahi dizut, udalari min egiteko eta herriari begiak zabaltzeko modu eraginkoretako bat, Diario Vasco da zoritxarrez bada ere. Zergatik ez dezu DVko herriko kronikara udalari karta bat bidaltzen publikoa dana ondo argumentatuz?Horrek herrian bai sortzen duela oiartzuna eta hori udal honi ba badakizu...
uste dut eraginkorra izango litzatekeela herritarroi bagiak zabaltzeko behintzat kasu honetan bai behintzat.Ondo eta garbi esplikatuz alde batetik ilegala dela obra hau eta nahiz eta legala izan daitekeen egun batean zergatik izan behar duten horrelako abantaila batzuek astensorea barrutik egitea badago.
Hau da nere iritzia.

 
At 4/18/2007 11:57 p. m., Blogger Patxi said...

Eskerrikasko lehendabizi, ea nere asmoen erdiak behintzat betetzen diren, ez litzake gutxi izango.

Igogailua barrutik jartzea badago bai. Legazpi 10ean egin behar duten antzera ere egin lezakete, metro bakar bat irtenaz kalera. (orain ia bost metro).

Legea behin eta berriz saihestuz, erribera pasealekua baldintzatuz, inguruko estetika kolokan jarriz, prezedente kaltegarriak sortuz… Ez dira nere hitzak, udal teknikoek esandakoak dira.

Komunitate honi aurrekaririk ez duten abantaila ekonomiko izugarriak ahaztu gabe.

Zergaitik horrelako mesedea komunitate honi politikarien aldetik? Ez daukagu galdera honentzako erantzunik.

Lege batzuk horretarako sortu ziren, horrelakoak gerta ez daitezen. Horregatik bilatuko degu babesa, komunitate honek Udalarengan aurkitu duen bezela, Udala baino gorago dagoen agintearengan, epaileengan.

Diario Vascori buruz, errealitate bat da nere ustez, egunkari hau erosten duten askok ez dutela bat egiten bertako editorialarekin, baina hala ere erosten segitzen dutela, ohitura hutsagatik baino, egunkari honek parekorik ez duelako gaur egun herriko albisteen eremuan - kopuruarengatik eta hauei eskeinitako tokiarengatik -.

Bertan zutabe bat idazteari buruz, egia da modu eraginkorra izan daitekeela, neurri batean, eta buruan daukagu, baina esaten dana bezain garrantzitsua da momentua ondo aukeratzea, idazten dezunean dauzkazun datuak, e.a.

Gaia ez da erreza inori azaltzeko, bere ertzak ditu, hotzean errex ulertzen ez direnak, gu ere poliki-poliki ikasten jun geranak. Balantzan ere jartzen da komunitate honen beharra- guk inoiz ukatu ez deguna, guztiz alderantziz…. Lan zaila da eman diren irregulartasunak modu ulergarri eta labur batean azaltzea, baina saiatuko gerala, eta azkeneraino iritsiko gerala, zalantzarik ez izan.

Herritarron pasibitateari buruz, ez da harritzekoa. Partidu politikoen eskutan uzten da dana. Parte-hartzea indartzeko, hasi dira zenbait herritan urratsak ematen, baina oaindik bide luzea dago egiteko. Herritar askoren parte-hartu nahia da garrantzitsuena, eta bide egokiak aurkitzea hau gauza dadin. Teknologiak izugarrizko bultzada emango du, nik ez daukat zalantzarik.

 
At 4/19/2007 11:14 a. m., Anonymous Anónimo said...

Harrituta nago ni ere gai honekin; obsesio puntu bat nabari diot … interes pertsonalen usaia…

Iñoiz ez omen dezue ukatu komunitate horren beharra… zertara dator ba horrenbesteko zalaparta!?! Udaletxeak era ilegalean hasi dituelako obra hoiek?? Ez det uste lehena izango danik…

Denona den terrenoa kentzen digutelako?? Neri pertsonalki ez didate terrenorik kentzen… eta herritarren pasibitateari buruz… agian herritarrek balantzan jarri dute komunitate horren beharra ta berdin zaie denona omen dan terrenoa “galtzea”…

En fin…

 
At 4/19/2007 3:08 p. m., Blogger Patxi said...

Obsesioak perspektiba galtzea dakar, gauzak partzialki baino ez ikustea. Eskertuko nizuke esatea zertan somatu dezun bata edo bestea.

Lagun urkoaren tokian ipintzeaz ari gerala, guk beti aitortu degu – udaletxeko aktetan azaltzen ez dan arren – komunitate honek duen igogailuaren beharra. Guk behar hori sufritu degulako, errezago gaude seguruasko beste inor baino gehiago, eskuzabal izatetik. Beste erremediorik ez balego, prest egongo ginateke baita gure eskubideei uko egiteko ere, baina ez da kasua. Egin lezakete igogailua inor kaltetu gabe, baita bide publikoa erabili gabe ere.

Ondo diozun bezela, interes pertsonalen usaia dago hemen. Gezurrak erabiliz, gutxi batzuren dirua egin nahia, kosta ahala kosta.

Zuri ez dizutela terrenorik kentzen… Hori ezin dezu ukatu: terreno hori, eta goiko eraikin ikaragarriaren espazioa, zurea ere bazan. Zuri ez dizula inportik terreno hori galtzea, diru publikoa xahutzeak bost ajola dizula (ezagutzen dituzu Udalak komunitate honi eman dizkion abantaila ekonomiko izugarriak?)… Ba nahi nuke nik neretzako zure konformidade hori, benetan.

Udalak legearen gainetik salto egiteak ere ez dizu inportik. Ados. Mina norbera kaltetua gertatzen danean izaten da. Aldamenekoari gertatzen zaion bitartean, arazorik ez.

Guk proiektu honekin izan ditzakegun galerei buruz, ez det hemen aipamenik egin. Hau herritar guztioi dagozkigun gaiez aritzeko tokia da. Eta gai hau, oso larria da. Oso gutxitan gertatzen dira hainbeste irregulartasun batera ematen diren gaiak, alkatea eta zinegotziak kartzela zigorra izateko arriskua daukaten gaiak.

Arrazoirik ez badaukat, edo argitasun gehiago behar badituzu, eman berriz zure iritzia. Irikita dauzkazu ateak.

 
At 4/19/2007 3:39 p. m., Anonymous Anónimo said...

Zuri dagokizun gai bat, herritar guztiena egin nahi dezula iruitzen zait... zure ikuspuntutik...

hortan utziko det, jarraitzeko zure aldetik eta beste komunitatekoen aldetik argitasun gehiago beharko nituzke eta...

 
At 4/19/2007 7:56 p. m., Blogger Patxi said...

Nere aldetik behintzat, argitasun guztiak emateko prest.

Nere ikuspuntuaz gain beste bat behar badezu, ikusi Udal arkitektoarena berarena, 2007ko urtarrilekoa:

En cuanto a la propuesta original del nº 12, se mantienen las condiciones para conceder la licencia descrita en el informe anterior:

1.- Estudio en profundidad por parte del Ayuntamiento del proyecto de paseo de rivera.

2.- Que se tuviera en cuenta por parte del Ayuntamiento el precedente creado con la autorización de vuelos.

3.- Planeamiento en conjunto de la propuesta para las tres comunidades, con acuerdo de las comunidades.

4.- Tramitación de desafección de suelo público.

Ez da balintza bakar bat ere betetzen. Eta neri bakarrik dagokidan kontu bat izateko, oso gauza zabalak ikutzen dituela esango nuke.

 

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home