<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-04-23

El uno por el otro la casa sin barrer

derecha


El uno por el otro, la casa sin barrer, dice el refrán. No me compete a mí, le compete a este, pero es fin de semana y no se puede localizar al titular; o problemas de dificil solución que nadie quiere asumir. Situaciones no muy frecuentes, problemas que quedan algunas veces varios días sin resolver, teniendo como único perjudicado al perplejo ciudadano. Es necesario un protocolo de actuación, que ninguna corporación se ha propuesto hasta ahora elaborar.








Ostiral osoa, eta larunbata goiza eman zituen Telefonicako kabina honek egoera honetan, Legazpi kalean.

Herritarra bertatik pasatzen da, eta ez du ulertzen nola ez dituen inork kristalak jasotzen. Arriskua ere badago umeren batek edo min hartzeko. Nun daude kale-garbitzaileak? Zer gertatzen da?

Badago erantzun bat, eta urteak konpondu gabe daraman arazo bat ere bai.


derecha




Zeinek jaso behar ditu kristal hoiek? Kabinaren jabeak, hala behar du. Telefonicak. Baina zer gertatzen da Telefonicako langileak, edozein motiburengatik, etortzen ez badira jasotzera?

Normala dan bezela, inork ez du ez dagokion lanik egin nahi. Ez aldamenean denda daukan dendariak, ez udaltzainak, ez kale-garbitzaileak… Ez da Udalari dagokion gai bat, baina kaltetua herritarra gertatzen da azken finean.

Horrelako gertaeretarako, arduradunak huts egiten duen kasuetarako, haren ordez egin beharrekoa egin dadin, PROTOKOLO bat behar da. Gaur egun esisitzen ez dan protokolo bat; korporazioak jun, korporazioak etorri, inork osatzen ez duen protokoloa.

Hona hemen antzeko adibide batzuk:

- Enpresa batek txapa bat gaizki kokatzen du errepidean, mugitu egiten da, eta kotxeak pasatzean zarata ateratzen du. Zubia tokatzen da eta lau egunez txapa honek bizilagunak molestatzen ditu, baina inork ez du txapa hori bere tokian ipintzen. Garabi bat beharko litzateke.

- Negu gorrian, eskale bat dago kalean, aterperik gabe. Izotza ari du. Caritasek ez du hartzen – Zumarragan ez dago aterpetxerik, Udalak ere ez du zerbitzu hori ematen, eskaleek ez dute inolako laguntzarik jasotzen - Osakidetzak ere ez, gaixo ez dagoelako. Eskale hau bertan hiltzeko arriskua ikusten degu. Zer egin?

- Haizea dabil, eta abandonatutako tailer batetik teilak erortzen ari dira. Ezin tailerraren jabearekin harremanetan jarri. Teilaren bat eroriko da eta norbait joko du azkenean…

- Behi batzuk langa puskatzen dute, eta errepidera irtetzen dira. Jabea ezin lokalizatu. Zer egin behiekin? Zeinek gobernatu?

....

Ezohizko gertaerak dira, baina askotan, errepikatu egiten direnak. (kabinarena adibidez, orain ez dala denbora asko gertatu zan, eta ume batek min hartu zuen, Piedad kalean).

Udalak irtenbidea eman beharko lieke arazo guzti hauei. Protokolo bat osatu, eta jarraitu. Gero behar danari faktura pasa, kontuak eskatu, edo dana dalakoa, baina herritarrarengan pentsatu, eta arazoa lehenbailehen konpondu.

____


Hilabete beranduago...



Etiquetas: , ,

0 Comments:

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home