<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-04-15

Dekorazio kontzeptu bitxia

derecha


Dos estilos completamente diferentes de farolas, compartiendo el mismo espacio. Algo sorprendente para el visitante que no tiene conocimiento de nuestras mugas.


Kalebarren eta Areizaga kaleak nahastu egiten dira, ez dago muga fisikorik. Guk badakigu erreka azpitik pasatzen dala, eta hori dala muga. Kanpotarrak ordea, ez dauka inola ere horren berri.

Horregatik harritu daiteke beharbada, pixkabat fijatzen bada, gure herriko dekorazioarekin. Bere buruari galdetuko dio nola nahastu daitezkeen inguru berean hain estilo desberdineko bi farola mota.



Mugak nun dauden badakigunok berriz, bi udalek hartutako aukera desberdinez konturatzen gera.




____

Etiquetas: , ,

4 Comments:

At 4/16/2007 12:11 p. m., Anonymous Anónimo said...

Benetan bitxia da bai, baina ala ere farolaz gain Kalebarren-Areizaga enparantza, pirulotik aurrera bereziki, barrera fisiko handiak jarri dituzte bi herriak bereizteko, lehen zegoen plaza bateratu badirudi orain ez dala horren bateratua. Pirulotik aurrera Magnolioak jarri dituzten lorontzi erraldoi horiek garbi bereizten baitute Zumarraga eta Urretxuren arteko muga. Gehien harritzen nauena da bereizketa hau Urretxuk egin izana da izan ere toki horretan askoz ere metro karratu gutxiago baitituzte eta lorontzi hoiei esker asko mugatu baitute lur sail horren erabilera, Urretxuko festetako gastronomi lehiaketaren karpa nun jarriko ote dute ba? Zumarragan guztiz? Ze Urretxuren zatia beraien ustez dotoreagoa egongo dan arren (farola faxion ta guzti)lorontziz bete dute dana ezertarako toki gabe. Lehenengo bistan Urretxuren zatia ondo gelditudela dirudi lorontzi erraldoiekin baina praktikotasun oso gutxirekin. Alaska-Politena aurreko zatia ere Zumarrako zatia libre dago baina Urretxurena lorontziz betea, mugak kontuan hartu dituzte horratio lorontziak neurrira eginez Zumarra ez dezaten ikutu.
Baina garbi esango dizuet nahiago dut Zumarran aldea plaza batek behar duena espazio librea baita edozein ekitaldi antolatzeko eta haurrak baloiarekin jolasteko. Ni Zumarran aldearekin geratzen naiz. Urretxukoek festetan gastronomi lehiaketa antolatu beharrean farola lehiaketa antolatu beharko dute Euskalerri osoko farolaik moderno eta faxionenak beraiek baitituzte.

 
At 4/16/2007 3:50 p. m., Blogger Patxi said...

Egia esan ez naiz sekula pentsatzen jarri ze diseinu izan beharko lukeen enparantza batek. Legazpin bezela proposamenak egiteko eta aztertzeko aukera zabaldu balute hemen, beste kontu bat izango litzake. Hala ere, zure arrazonamentuak zentzuzkoak iruditzen zaizkit.

Dana dala, nere ustetan behintzat, ez litzateke arazorik ipini behar, alde batean zein bestean, tokia uzteko festetan, edo festak izan gabe, edozein ekintza burutu ahal izateko, mugen gerriko esturik gabe. Izan ere, endredoak bai, baina onurak ere (jaiak, komertzioa, hosteleria) bientzako baitira azken finean.

 
At 4/16/2007 4:47 p. m., Anonymous Anónimo said...

Bai bai batetak eta besteak alkarri lur eremu bat uzteko ez det uste arazorik izango dutenik baina ala ere Urretxu jaietako karpak bi eremuak hartzen zituen Kalebarrengo kamino baztarretik bidegorriraino ta hori orain ezta posible ta zer esanik ez arbolak piskabat handitzen direnean...
Urretxuko zatiari beste behin praktikotasuna falta zaio. Eskerrak Zumarragarena garbiago geratu dan (proiekturik ez zegoelako eta Urretxurekin batera berritzean alde ez zegoen arren azken momentuan lurra berdina izan zedin berritzeko agindu zutelako...)ze bestela jakizu agian hanka sartze berdina egingo lukete bistosoagoa utzi nahi horretan

 
At 4/17/2007 12:53 a. m., Blogger Patxi said...

Proiektu bat, bakarra, behar luke nere ustetan, bi herriek adostua.

Ea halakorik lortzen degun egunen batean.

Eskerrikasko parte hartzeagatik.

 

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home