<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-04-17

Arteak, magnolioak eta platanondoak

derecha


Hay dudas razonables acerca de la salud de los árboles talados el año pasado en el parque Zelai-Arizti. Según parece, serán sustituídos por magnolios. Cabe preguntarse sobre las directrices que se siguen en las nuevas urbanizaciones a la hora de determinar la ideonidad de un tipo u otro de árbol.


Astebukaeran Durangaldean egon naiz, landareekin lanean urteak eman dituen lagun batekin.

Kontatzen zidan lagun honek, bere herrian, alkateak halako batean magnolioak ipintzea erabaki zuela bere Udalak erosi berria zuen eremu batean. Herri txikia izan eta, alkatea ezaguna. Hala galdetu omen zion albistea jakin zuenean:

- Magnolioak ? Nolatan ipini behar dituzue ba magnolioak ?
- Ez dakit ba… - alkateak - . Ze arbola ipiniko zenuke zuk ba?
- Bertako bat zergaitik ez? Artea esate baterako…

Arteak ipini zituzten.

(Inguruko herri batean, Garain dago Etxeitako artea, Euskadiko Zuhaitz Singularren katalogoan dagoena)


derecha


Esaten zidan lagunak, bere ustetan arinkeriaz ibiltzen direla Udaletxeetan, herrian landatu behar diren arbolak aukeratzerakoan.

Egunkarian irakurri nuen, magnolioak ipintzeko asmoa dagoela, Zelai-Arizti parke berrian.

Zergaitik magnolioak eta ez beste zuhaitz mota bat? Zeinek aukeratzen du landatu behar dan arbola mota, eta zertan oinarritzen da?


____


Aurreko astean, landareez asko ulertzen duen lagun batekin topo egin nuen, herri honetako arbolak oso ondo ezagutzen dituen batekin, eta galdetu nion ea fijatuta al zegoen Zelai-Arizti zaharreko platanondoetan, ea gaixo ikusten al zituen. Zera erantzun zidan:

- Oraintxe firmatuko nuke hementxe, haietako edozeinek iraun behar zuena neronek irautea. Platano haiek sanoak zeuden, ez zeukaten inolako gaitzik.

Urriaren 7an Diario Vascon azaldutakoa:

“El parque infantil también se renovará. Asimismo, se estudia la sustitución de los árboles actuales por magnolios, ya que «están enfermos debido a unas bacterias»

Jaso al zan inolako txostenik arbolak gaixo zeudela esaten zuenik?

Galdetuko det, eta jakinaraziko dizuet, baldin honen aztarnarik aurkitzen badet behintzat.

____

Etiquetas: , ,

0 Comments:

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home