<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-04-04

Apustu ikusgarria


derecha


Apuesta de bueyes memorable, el 22 del próximo mes de abril. Un cartel magnífico para una prueba no menos magnífica.



Umoreari tokia egin daiogun gaur:

Parrez egon naiz gaur goizean, azken idi-apustuaren berri ematen duen kartelari begira. Klik egin irudiaren gainean osorik ikusteko.

Diseinua egin duenari, nere zorionik beroenak, asko gustatu zait. Oso argi azaltzen da zein izango dan apustua, zeinek hartuko duen parte, argazki eta guzti:

Belarreta...




Igeldoren kontra.





Harria ere hor ageri da: “Lehengo Zumarragako harri haundia, 2730 Kg”…




Neri grazia egin didana ordea, beheko azalpenak dira, arauak eta gainerantzekoak:

“plaza erretzea 2 ordu aurretik egingo da”

Plaza erre egin behar al dezue???? Kontua ez al zan ba idi apustua?¿?

“Plazaren arauak bete beharko dira”

Betetzen ez dituena, idiekin batera sartuko degu kamioian, apustua bukatu eta belaxe.

“Proba Urretxu-Zumarraga herri kirol elkarteak kontrolatua izango da”


Kontrolatzaileei doping kontrola egingo zaie proba hasi aurretik.

“Epaileen erabakia aldaezina izango da”

Epaileak bat ez badatoz, idiei eskatuko zaie azken iritzia.

Eta onen onena:

“Kakabiltzaile eta guzti izango da!”

Horixe behar degu ba herri hontan! Apustua bukatutakoan utzi dezatela telefonoa, lanik ez zaie faltako ta!

Patrozinatzaileari ere, zorionak. Interneten euren negozioaren berri emateko izen bat aukeratu behar eta, bai aukera egokia!

Garmendiatejas.com!

Egin daiogun debaldeko publizitatea! TTAK!



____


Ez dakit herrian izango naizen apustuaren egunean, Apirilaren 22an, baina bertan banaiz, ea hurbiltzen naizen.

Hori bai: 600 euro besterik ez? Alperrik galtzen hasita gaude euskaldunak. Garai batean baserria edo negozioa jokatzen genuen. Hemendik gutxira ze izango da, kafesnea eta kurasana?



____

Etiquetas: , ,

0 Comments:

Publicar un comentario

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home