<link rel="openid.server" href="https://www.blogger.com/openid-server.g" /> <!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d3764046133899253116\x26blogName\x3dzumarranet\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3des_ES\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://zumarranet.blogspot.com/\x26vt\x3d3017108922055384258', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

2007-07-26

Luzapen bat

Zenbait gorabehera medio, luzapen bat iragarri beharrean naiz.

Asmoak lehengoan dirau, gogoa ere bai, baina uda garaia ere ez da egokiena administrazioaz aritzeko beharbada, Irailean helduko diot atzera orriari.

Uda ona pasa dezazuela danok.

____

2007-06-18

Uztailaren erdialderarte

Uztailaren erdialderarte, nobedade haundiren bat ez bada behintzat, ez da mezu berririk izango. Hortik aurrera argitaratuko ditut erdizka utzi ditudanak, eta saiatuko naiz berrikuntza bat edo beste eskeintzen.

Laister arte.

____

2007-06-11

Bi gune arriskutsu

derecha


Un accidente más en el enlace de la autovía con la carretera comarcal. Las señales limitadoras no son suficientes. Muchos vehículos no respetan las limitaciones de velocidad, al igual que ha ocurrido desde siempre en la travesía que atraviesa Zumarraga, la Avenida Euskal-Herria.

Mayor señalización, ubicación fija de radares… Medidas que se podrían tomar, en aras de aumentar la seguridad.



Ostiralean beste istripu bat egon zan Autobia eta errepide komarkala alkartzen diren tokian. Albistegiak esan zuenez, bi lagun zauritu ziren, hauetako bat oso larri.

Lehenago ere, toki horretan bertan, bi hildako izan ziren, autobia estrenatu eta handik gutxira.

Ibilgailuek abiadura haundia dakarte Ormaiztegitik, eta autobia bukatzean, bihurgune itxi xamarra eskubira, eta bapatean kontrako norabidean aurkitzen du gidariak zirkulazioa.

Seinalezapena egon badago, baina trafikoaren zirkustantziak oso bereziak dira. Kotxeak abiada bizian datoz, eta seinaleak eta abiadura mugatzaileak zertarako dauden danok dakigun arren, praktika beste bat izaten da.

Euskal-Herria hiribidean ere berdintsu gertatzen da. Ibilgailuek abiada bizia dakarte, eta askok ez dituzte seinaleak errespetatzen. Ez abiadura mugatzen dutenak, ez semaforoak. Zeharbide honetan ere egon dira hildakoak, arrazoi berberengatik.

Ertzantzak ipini izan ditu erradarrak, baina bolara motxetan. Sekulan ez jarraian.

Erradarrak, argi keinukariak… Toki arriskutsuak dira, eta ez legoke soberan halako neurriak hartzea, behin-behinekoak baino, finkoak, segurtasunaren mesedetan.


____

Etiquetas: ,

2007-06-06

Aurrera begira

Aurrekoan bidegabekeria izugarri batetaz aritu nintzen, eta gaur langa zabaldu da beste bidegabekeria izugarri batzuk gerta daitezen.

Irakurketa politikoak egin daitezke, nahi adina, eta baloratu, ETAren jarduna noraino dan egoera honen ondorio, ala jatorri. Baloratu zenbat bidegabekeria gertatzen diren gurean 30 urteren ondoren oraindik berdin ibil gaitezen …

Nere ikuspegia da, indarraren estrategiaren bidez, dala ETArena, dala estatuarena, nahi diren helburuak lor daitezkeela beharbada, baina ez direla sekula errenta. Epe motzean beharbada. Epe luzera, inola ere ez.

Nere ikuspegia da, aurrera egingo badegu, ikuspegi etikoak baino ez duela balio.

Nere alkartasuna, alde batean zein bestean, sufritzea tokatu behar zaienei. Gaur sufritzen hasi direnei.


____


Eta orain, zer gertatu leike?

Lehenago gertatu direnak ikusiz, hona aukera batzuk:

- EAE-ANV ilegalizatu egingo dute? Antzuolan, Legazpin, Urretxun alkatetzarik ez…
- PP, PSOEko zinegotzi askok, ANVko batzuk beharbada (legez kanpo uzten ez badituzte), beren karguari uko egingo diote .
- Enfrentamentuak herritarren artean… Tentsioa…

Gauza onik ez.

Su-etena indarrean egonda ere, egoera politikoak asko baldintzatzen du Udalaren funtzionamentua: partiduen goi mailako interes orokorrak, zerrendak osatzen arazoak…

Su-etenik gabe, zer esanik ez. Egoera politiko orokorrak zeharo aldrebes dezake Udal funtzionamentua.

Iruditzen zait garrantzitsua dala ahalik eta normalen ibiltzea hemendik aurrera. Etsipenak jota ibiltzea baino, aurrera egitea.

Printzipioz behintzat, ni horretan saiatuko naiz.

____

2007-06-04

Limosnatxo bat...

derecha



La cabrita Margarita. Un espectáculo de toda la vida, pero con tintes preocupantes. Un niño de cuatro-cinco años se encarga de recoger el dinero…






Erreza da xamurtasuna sentitzea, kalean “la cabrita margarita” ikusitakoan. Tronpetaren hotsa, ahuntza eskilara gainean… Denbora gelditu egin dala dirudi. Txiki-txikitatik ezagutzen degun espektakulua.

Beste kontu bat da, lau-bost bat urte izango dituen umea ikusten dezunean, txapela eskuan, dirua biltzen.

- Ume honek ez luke eskolan egon behar?
- Lanean daukate?

Bistan da ume txikiek gehiago xamurtzen dizutela bihotza, eta errezago sartzen dezula eskua poltsikoan, txanpon bila, baina ezin da ahaztu umeak eskean ibiltzea guztiz debekatuta dagoela, maiz ematen dala esplotazioa.

Noraino dan jolasa, familiari laguntzea... Noraino lana…



Ez da maiz ematen dan kontu bat. Zeini dagokio halakoak zaintzea? Ertzantzari? Udalari? Kasu honetan ere, protokolo falta.

____

Etiquetas: , ,

2007-06-01

Iragana eta etorkizuna

derecha


Pedro Iturbe, Zumarratarra, y próximo alcalde de Antzuola, apuesta por el referendum para resolver temas que puedan ser fuente de conflictos…



Poz ikaragarria sentitu det bideo hau ikustean. Gaur erakusten dizuedan pusketa entzutean batez ere.

Erakusten dit, etorkizuna hori izango dala, ate-joka daukagula. Pentsaizue, Antzuolara iritsi bada, nola ez da ba iritsiko Zumarragara…

Zumarraga, cruce de caminos, singular enclave de comunicación… Lugar de la intermodalidad…

Momentuz, daukagunarekin konformatu behar.


Etiquetas: ,

2007-05-30

Txikitako burutazio bitxi bat

(hauteskundeen ondoren, Sarkozyk egin zuen moduan, oxigenazio pittin bat...)

Gaur goizean Urola errekan ikusitako irudi honek, hondeamakina uraren gainean flotatzen ari zala ematen zuen benetan (bideoa ikusteko Play-ri eman), txikitan izan nuen burutazio bitxi bat gogorarazi dit.



Zein dan ikusteko, "erakutsi-gorde" botoian egin klik...

derecha


____







Etiquetas: